Albisteak

Balmasedan, ekainaren 1ean

Vendettak eta Sirokak girotuko dute Euskal Eskola Publikoaren jaia

Luzia Zugadi

Ekainaren 1ean Balmaesan egingo dute euskal eskolaren aldeko festa, "Gorantz goaz" lelopean.

Euskal Eskola Publikoaren jaiaren 23. edizioa hartuko du ekainaren 1ean Balmasedak. Han, "Gorantz goaz" lelopean, milaka euskaltzale bilduko dira "euskal eskola duin baten aldeko" aldarrikapena egiteko.

Horretarako, egitarau zabala prestatu du antolakuntzak, eta nola ez, musikak ere leku garrantzitsua beteko du. Haurrentzako jolasak, tailerrak, pailazoak, antzerkiak, koadrilen arteko kirol probak, kalejira eta batukada ez ezik, kontzertuak ere egongo dira.

Hain zuzen ere, Siroka eta Vendetta taldeak arduratuko dira festa girotzeaz, 18:00etatik aurrera. Bi zuzeneko hauek, gazte eta kirol gunean izango dira.

Ekainaren 1ean, Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaiak, Balmasedan du hitzordua!