Albisteak

Nobedadeak

U2ren disko berria ezustean eta doan iritsi da

L.Z. | eitb.eus

iTunes bidez, eskuragarri dago jada "Songs of Innocence" diskoa. Ofizialki, urriaren 13an argitaratuko dute.

Nobedadez betetako eguna izan zen atzokoa U2 taldearentzat. Disko berriaren izenburua Songs of Innocence dela iragarri zuten lehenik, eta handik gutxira, proiektu berria iTunes bidez doan lortzeko aukera zabaldu zuten.

Hain zuzen ere, diskoa ofizialki kaleratzen duten egunera arte egongo da eskuragarri iTunes bidez; hots, urriaren 13ra arte.

iPhone 6 telefono mugikorraren aurkezpena aprobetxatuz, taldearen "Sirens" kantu berria aurkeztu zuten Los Angelesen, zuzenean.

Gainera, lan berria osatzen duten gainerako abestien zerrenda ere badakigu jada: "The Miracle (Of Joey Ramone)", "Every Breaking Wave", "California (There Is No End to Love)", "Song for someone", "Iris (Hold Me Close)", "Volcano", "Raised by Wolves", "Cedarwood Road", "Sleep Like a Baby Tonight", "This Is Where You Can Reach Me Now" eta "The Troubles".