Albisteak

Disko berria

AC/DC taldeak abenduaren 2an argitaratuko du lan berria

L.Z. | eitb.eus

Irailaren 27an aurkeztuko dute disko berriko aurreneko kantua.

Taldearen ustezko banaketa baten inguruan zabaldutako zurrumurruak baztertu, eta urtea bukatu orduko disko berria kaleratuko duela iragarri du AC/DCk.

Azken sei urteetan ez dute lan berririk aurkeztu, baina aurreikusitakoaren arabera, abenduaren 2an esku artean duten proiektua argitaratuko dute australiarrek. Guztira, hamaika abesti berri jasoko dituzte; Brendan O'Brienek ekoitzitako kantak, guztiak.

"Play Ball" abestiarekin estreinatuko dute lan berria, eta irailaren 27tik aurrera entzungo dugu kanta hori. Hain zuzen ere, Major Legue txapelketako finala dela eta, telebistan egingo duten kanpainiako parte izango da "Play Ball".

Bestalde, Malcom Young gabe aterako duten aurreneko diskoa izango da. 40 urteko ibilbidearen ostean, atsedenaldia hartu du Malcomek, gaixorik dagoelako, eta Stevie Youngek hartu du haren lekua. Besteak beste, Starfighters, Little Big Horn, Hellsarockin eta Blue Murda taldeetan aritu izan da Stevie Young.

Alabaina, ez da AC/DCrekin joko duen estreineko aldia izango, WBlow Up Your VideoW biran ere Malcomen lekua hartu baitzuen.