Albisteak

Kontzertua

James Bluntek Donostia bisitatuko du gaur

L..Z.

Kursaalen izango da kantari britainiarra. Ondoren, Bartzelona eta Madril bisitatuko ditu.

Azaroaren 4an James Bluntek bere azken diskoaren edizio berri bat kaleratu zuen. Lan horrek izenburu berria dauka: Moon Landing. Apollo Edition.

Kasu honetan, disko originalaz gain, Nyongo (Suitza) Paleo jaialdian eskainitako zuzenekoa jasotzen duen DVDa bildu du edizio horrek, baita bost abesti berri ere; tartean, "When I Find Love Again" aurrerapen-kantua.

Behin diskoa kaleratuta, artista britainiarrak biran jarri du arreta. Lehendabizi, Euskal Herrian izango da; gaur bertan, Donostiako Kursaalen, hain zuzen. Eta gero, Bartzelona eta Madril bisitatuko ditu; azaroaren 14an eta 15ean, hurrenez hurren.