Albisteak

Agurra

Beady Eye taldearen amaiera iragarri du Liam Gallagherrek

L.Z. | eitb.eus

Bost urteko ibilbidearen otean, bukatutzat eman du Liam Gallagherrek taldearen ibilbidea.

Oasis taldearen hausturaren ondotik iritsi zen Beady Eye taldearen sorrera, 2009an.

Dena den, denbora gutxi iraun du Liam Gallagherren proiektuak, abeslariak Twitter bidez jakitera eman duenez, Beady Eyeren ibilbidea bukatuta baitago jada: "Ez dago Beady Eye gehiagorik. Eskerrik asko emandako babesagatik". Oraingoz ez du taldearen desegiteari buruzko xehetasun gehiagorik eman.

Esan bezala, Noel Gallagherrekin Parisko kamerino batean izandako sesioaren ostean desegin zen Oasis taldea. Handik gutxira, Gem Archer eta Andy Bell taldekide ohiekin Beady Eye proiektua abiatu zuen Liamek.

Harrezkero, bi disko argitaratu dituzte: Still Speeding (2011) eta BE (2013).