Albisteak

Agurrak

BIME Live jaialdiko hainbat artistak Gaztea agurtu dute Barakaldotik

L.Z. | eitb.eus

Imelday Mayk, Billy Braggek eta Mando Diaok agur beroa bidali digute Barakaldotik. Guztira, 21.000 lagun bildu dira asteburuan BEC erakustazokan.

  • Imelda May agurra

    Imelda May agurra

Gaztea Barakaldon egon da asteburuan, han izan diren kontzertuei jarraipen berezia egiteko. Hain zuzen ere, Ainhoa Urretabizkaia esataria ibili zen BEC erakustazokan jazotzen zen dena gertutik jarraitzen, eta hainbat musikarirekin egoteko aukera ere izan zuen.

Guztira, 21.034 lagun bildu ditu BIME Live jaialdiaren bigarren edizioak: 10.246 lagun, ostiralean, eta 10.788 pertsona, larunbatean. Iaz, 8.000 jarraitzaile bildu ziren egun bakoitzean.

Horri guztiari buruz luze eta zabal arituko dira gaurko "B aldea" saioan ere. Horrenbestez, Ainhoa Urretabizkaiak han bizitakoa ezagutzeko aukera izango dute entzuleek, 21:00etatik aurrera.

Ordura arte, Imelday Mayk, Billy Braggek eta Mando Diaok Gaztearentzat utzitako agurrekin gozatzeko aukera duzue, jarraian: