Albisteak

Bertsioa

Lordek Kings of Leon taldearen abesti bat moldatu zuen 12 urterekin

L.Z. | eitb.eus

Egun 17 urte dituen kantari zeelandaberritarrak "Use somebody" kantuaren moldaketa hau egin zuen duela bost urte.

Lorde abeslari zeelandaberritarra pop musikaren erreferente da gaur egun. 17 urterekin, sekulako arrakasta lortzen ari da, Royals diskoari esker.

Horregatik, azkenaldian abeslariaren edozein grabaziok interes handia piztu du zaleen artean. Horren adibide dugu ondoren entzun dezakezuen moldaketa.

12 urte zituela egin zuen Lordek Kings of Leon taldearen "Use somedoby" abestiaren moldaketa hau: