Albisteak

Birako azken kontzertuak

Kashbadek geldialdia iragarri du urtarriletik aurrera

L.Z. | eitb.eus

Tolosan emango dute birako azken kontzertua, eta oraingoz ez dago oso argi gerora zer egingo duten.

Urtea hasi eta batera eman genuen Kashbad taldearen itzuleraren berri, eta hilabete batzuk geroago, biraren amaiera iragarri dute gipuzkoarrek.

Hatortxu Rock jaialdiak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, geldialdia egingo dute urtarriletik aurrera, baina, oraingoz ez dute argitu atsedena behin-behinekoa edo ala behin-betikoa izango den.

Dena den, aurretik hainbat zuzeneko iragarri dituzte. Azaroaren 14an, adibidez, Bartzelonako Razzmataz aretoan dute hitzordua, eta egun bat geroago Zaragozan arituko dira. Hilabete bukaeran Euskal Herrian izango dira berriro bi kontzertu emateko: bata Andoainen, hilaren 28an, eta bestea Gernikan, 29an.

Abenduan, berriz, Gasteiz, Lekunberri, Hondarribia, Elorrio eta Atarrabia zapalduko dituzte, eta Tolosan bukatuko dute bira urtarrilaren 3an.