Albisteak

26. edizioa

Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketak irabazleen izenak ezagutarazi ditu

L.Z. | eitb.eus

The Saurs, The Wizards eta Music Komite dira hiru kategoria garrantzitsuenetan saritu dituzten taldeak.

Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 26. edizioak baditu irabazleak. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean egin zituzten finalak Bilborock aretoan. Jende-andana batu zen Bilboko aipatutako aretoan, Pop-Rock, Metal eta Elektronika kategorietako finaletan.

Ostegunean, elektronika doinuz jantzi zen aretoa, Emty Files, Music Komite, Morsky Les eta Huias taldeen emankizunei esker, eta Music Komitek eraman zuen saria.

Ostiralean, berriz, The Wizards taldean josi zituen begiak publikoak. Sari nagusia ez ezik, Bilboko talde onenaren eta Stereozonako talde bozkatuenaren golardoak eskuratu zituen, baita Noise Division saria ere.

Bukatzeko, larunbatean, The Saurs talde kataluniarrak eraman zuen sari garrantzitsuena. Pop-Rock kategorian, Frank gipuzkoarrekin eta The Puzzles kantabriarrekin lehiatu zen The Saurs. Bestalde, The Puzzlesek Fnac saria jaso zuten.

Sariak

Pop-Rock kategoria

1.  5.000 euro: THE SAURS (Bartzelona) 
2.  2.500 euro: FRANK (Gipuzkoa) 
3.  1.200 euro: THE PUZZLES (Kantabria)

Metal kategoria

1.  5.000 euro: THE WIZARDS (Bizkaia)
2.  2.500 euro: HIGHLIGHTS (Bizkaia)
3.  1.200 euro: THE DESCENT (Bizkaia)

Elektronika kategoria
1.  2.200 euro: MUSIC KOMITE (Cadiz)