Albisteak

Kontzertu bira

Maldita Nereak Euskal Herria zapalduko du asteburuan

L.Z. | eitb.com

Urrian kaleratutako 'Mira Dentro' diskoaren kontzertu birarekin itzuli da agertokietara Maldita Nerea taldea.

Maldita Nerea agertokietara itzuli da duela gutxi kaleratutako disko berria aurkezteko. "Mira dentro" birak 20 kontzertu inguru hartuko ditu orotara, urritik abendura bitartean, eta Euskal Herria ere zapalduko du. Asteburuan, hain zuzen, Bilbon eta Donostian arituko dira.

Birako aurreneko zuzenekoa Murtzian eskaini zuten, eta, Albacete eta Alacant bisitatu ostean, Euskal Herrian ditugu jada.

2011n Facil lana argitaratu zuenean, Maldita Nereak musika zerrendetako lehenengo tokietan kokatzea lortu zuen, eta 2012ko abenduan, bi urtez taula gainean aritu ondoren, agertokiak utzi zituen aldi baterako.

Jarraitzaileak agurtuta, Jorge Ruiz abeslaria Miami aldera abiatu zen, proiektu berri bat prestatzen hasteko. Urrian atera duten estudioko bosgarren diskoa prestatzen ibili dira ordutik.

Uztailean aurkeztu zuten duela hilabete argia ikusi zuen lana, "Mira dentro" abestiarekin, eta irailaren 1ean estreinatu zuten kantu horri dagokion bideoklipa.

Kontzertu bira

Azaroak 21, Bilbo

Azaroak 22, Donostia

Azaroak 28, Granada

Abenduak 5, Coruña

Abenduak 7, Torrevieja

Abenduak 13, Bartzelona

Abenduak 19 eta 20, Madril

Abenduak 26, Gijon

Abenduak 27, Santander