Albisteak

Aurrerapen-abestia

Berri Txarraken 'Zerbait asmatuko dugu' kantua estreinatu dugu Gaztean

L.Z. | eitb.eus

Azaroaren 24an iritsiko da talde nafarraren lan hirukoitza, eta "Zerbait asmatuko dugu" abestia Xake-mate kultural bat diskoan jasoko dute.

Egundoko estreinaldia dugu gaur Gaztean. Izan ere, azaroaren 24an Berri Txarrak taldeak argitaratuko duen Denbora da poligrafo bakarra proiektuko hirugarren aurrerapen-kantua entzungo duzue, gaurtik aurrera, irratian zein webgunean.

Dakizuenez, taldearen 20. urtemuga aitzakiatzat hartuta, hiru diskorekin osatutako bilduma kaleratuko du Berri Txarrakek astelehenean.

Ross Robinsonek ekoitzitako Su Txakurrak diskoa "Etsia" kantuarekin aurkeztu zuten, eta geroago iritsi zen Ricky Fallknerren eskutik grabatutako Helduleku guztiak bigarren diskoko "Lemak, aingurak" abestia.

Bi aurrerapen-kantu horiek entzun ostean, hirugarren abesti batekin itzuli da Berri Txarrak. Oraingo honetan, Bill Stevensonen eta Jason Livermoren Xake-mate kultural bat lanean aurkituko dugun "Zerbait asmatuko dugu" kantua estreinatu dute.

BERRI TXARRAK DISKO BERRIAREN AZALA

Ross Robinsonek ekoitzitako kantuak ondorengoak dira:

I-SUTXAKURRAK

1."LANBROAN"
2. "ORDAINA"
3. "ALEGIA"
4. "ZIMELKOR"
5. "ARMAK"
6. "ETSIA"
7. "SUTXAKURRAK"

Ricky Fallknerren eskutik helduko diren abestiak, berriz, hauek dituzue:

II- HELDULEKU GUZTIAK

1."ADITU BIHURTUAK"
2. "BIGARREN ITZALA"
3. "LEMAK, AINGURAK"
4. "POLIGRAFO BAKARRA"
5. "BELE ERRALDOIA"
6. "HELDULEKU GUZTIAK"
7. "26 SEGUNDOTAN"

Bukatzeko, hau da Bill Stevensonek eta Jason Livermorek ekoitzitako kantu-zerrenda:

III- XAKE-MATE KULTURAL BAT

1. "ZERBAIT ASMATUKO DUGU"
2. "HEMEN SUKALDARIEN HERRIAN"
3. "ORAIN NORBAIT ZARA"
4. "HITZEN OINARRI AHULA"
5. "XAKE-MATE KULTURAL BAT"
6. "BIGARREN ESKUKO AMETS"

Kontzertu-bira

Duela egun batzuk iragarri genuen bezala, urtarrilaren 9an ekingo diote kontzertu-birari Donostian. Lehendabiziko zuzenekoa iragarri eta denbora gutxira, sarrera guztiak agortuta zeudela ikusita, bigarren hitzordu bat iragarri zuten urtarrilaren 10erako. Bigarren emanaldi horretarako sarrerak ere berehala agortu ziren, eta Intxaurrondo Kultur Etxean hirugarren kontzertu bat antolatu zuten (sarrerak agortuta daude).

BERRI TXARRAK KURSAAL

Dena den, Gipuzkoako hiriburua zapaldu ondoren, beste hainbat herri bisitatuko dituzte:

Urtarrilak 9, Donostia

Urtarrilak 10, Donostia

Urtarrilak 23, Bordele

Urtarrilak 24, Paris

Urtarrilak 30, Logroño

Urtarrilak 31, Atarrabia

Otsailak 6, Madril

Otsailak 7, Sevilla

Otsailak 8, Cadiz

Otsailak 12, Zaragoza

Otsailak 13, Bartzelona

Otsailak 14, Valentzia

Otsailak 15, Murtzia

Otsailak 28, Frankfurt

Martxoak 1, Köln

Martxoak 3, Essen

Martxoak 6, Berlin

Martxoak 13, Biarritz

Martxoak 14, Burgos

Apirilak 4, Leon

Apirilak 10, Oviedo

Apirilak 11, Santiago (Galizia)

Apirilak 16, Valladolid

Apirilak 17, Santander

Apirilak 18, Gasteiz

Maiatzak 9, Bilbo

Maiatzak 22, Palma

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Berri Txarrak