Albisteak

Emanaldia, urtarrilaren 12an

Berri Txarrakek laugarren kontzertu bat iragarri du Donostian

L.Z. | eitb.eus

Urtarrilaren 12an ere Intxaurrondoko Kultur Etxean izango da talde nafarra 'Denbora da poligrafo berria' disko hirukoitza aurkezten.

Azaroaren hasieran eman zuen Berri Txarrak taldeak urtarrilean hasiko duen kontzertu-biraren berri. Hasierako aurreikuspenak betez, Donostian emango du talde nafarrak 'Denbora da polígrafo bakarra' birako lehendabiziko kontzertua, baita bigarrena ere.

Lehenengo kontzertuko sarrera guztiak berehala bukatu zirela ikusita, bigarren emanaldi bat iragarri zuten, eta gauza bera egin zuten bigarren zuzeneko horretarako sarrera guztiak ordu gutxitan saldu zituztela ikustean. Bada, Gipuzkoako hiriburuko hiru kontzertuetarako sarrerarik geratzen ez denez, laugarrenez Intxaurrondo Kultur Etxeko oholtzara igoko direla jakinarazi du bart taldeak.

Hain zuen, disko berria aurkeztu duten egun berean eman dute laugarren zuzenekoaren berri. Urtarrilaren 12rako aurreikusi dute laugarren hitzordua. Egun horretan 20:00etan igoko dira taula gainera, eta sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 11:00etatik aurrera.

Behin Donostia utzita, Bordelera abiatuko dira, eta handik Paris aldera.

Kontzertuak:

Urtarrilak 9, Donostia

Urtarrilak 10, Donostia

Urtarrilak 11, Donostia

Urtarrilak 12, Donostia

Urtarrilak 23, Bordele

Urtarrilak 24, Paris

Urtarrilak 30, Logroño

Urtarrilak 31, Atarrabia

Otsailak 6, Madril

Otsailak 7, Sevilla

Otsailak 8, Cadiz

Otsailak 12, Zaragoza

Otsailak 13, Bartzelona

Otsailak 14, Valentzia

Otsailak 15, Murtzia

Otsailak 28, Frankfurt

Martxoak 1, Köln

Martxoak 3, Essen

Martxoak 6, Berlin

Martxoak 13, Biarritz

Martxoak 14, Burgos

Apirilak 4, Leon

Apirilak 10, Oviedo

Apirilak 11, Santiago (Galizia)

Apirilak 16, Valladolid

Apirilak 17, Santander

Apirilak 18, Gasteiz

Maiatzak 9, Bilbo

Maiatzak 22, Palma