Albisteak

Jaialdia

Gure Bazterrak jaialdia hartuko du larunbatean Oriok

L.Z. | eitb.eus

Besteak beste, Grises, Skasti eta John Berkhout igoko dira Karela Kiroldegiko agertokira larunbat gauean. Sarrerak salgai daude.

Orioko Karela Kiroldegian festa-giroa izango da nagusi larunbatean. Musikarik behintzat ez da faltako. Izan ere, talde ezagunak igaroko dira bertan jarritako agertokitik.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Grises, John Berkhout, Giranice, MobyDick eta Skasti taldeen musikaz gozatuko dute hilaren 29an oriotarrek eta bertako kiroldegira gerturatzen direnek.

Sarrerak 10 euroan eskuratu daitezke, eta jaialdiaren poltsa jaso nahi dutenek 5 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

Gure Bazterrak jaialdiari buruzko informazio guztia antolatzaileetako batek emango digu bihar, Gaztea irratiko 'B aldea' saioan.