Albisteak

Nobedadeak

Kalean da Juantxo Skalariren 'Rude Station' diskoa

L.Z. | eitb.eus

Anaiarekin batera grabatu du lan berria, eta Rude Band taldearen laguntza ere izan du.

Skalariak taldea jaio zela 20 urte bete dira aurten, eta, hori ospatzeko, Juantxo Skalarik disko berria kaleratu du, anaiarekin batera.

Bart iritsi da dendetara Rude Station lana, eta, esan bezala, hastapenetara itzuli da Juantxo proiektu horrekin, Peio anaiarengana jo baitu laguntza eske.

Bien artean, soinu "skalaria" berreskuratu dute, Kaki Arkarazoren laguntzarekin eta Hiart Leitzaren kolaborazioarekin.

Gainera, zuzenekoetan lagun izaten duen Rude Band taldearen zertzeladak nabarmenak dira disko berrian.