Albisteak

Zuzeneko emankizunak

Durangoko Azokan Plateruenak hartuko dituen kontzertuak, Gaztean

L.Z. | eitb.eus

Vendetta, Hesian, Gatibu eta Kometa taldeen kontzertuak zuzenean jarraitu ahal izango dituzue Gaztearen webgunean, baita larunbaterako prestatu duten ikuskizun berezia ere.

Durangoko Azokak dirauen bitartean, hots, abenduaren 5etik 8ra, Plateruena Kafe Antzokian hainbat zuzeneko egongo dira.

Aspaldi iragarri genuen bezala, Hesian eta Vendetta igoko dira agertoki gainera lehenengo egunean, eta bi kontzertu horiek zuzenean emango ditugu Gaztearen webgunean.

Egun bat geroago, abenduaren 6an, Hegoak Erein (Plateruenaren 10. urteurreneko ikuskizuna) egongo da. Bertan, besteak beste, Gorka Urbizu, Anari, Kukai, Gose, Danele Sarriougarte, SeiUrte, Paddy Rekalde eta DJ, Amets Arzallus eta Miren Amuriza arituko dira.

Ikuskizun hori ere streaming bidez emango dugu, baita abenduaren 7an Gatibu taldeak eskainiko duen kontzertua ere.

¿

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea