Albisteak

Musika kontzertuak

Grises, Ivan Ferreiro eta Kashbad, asteburu honetako agendan

Miss Caffeina, Kraussk, Skasti, Niña Coyote eta Chico Tornado ere igoko dira taula gainera asteburuan.

Napoka Iriak eta Anarik doinu lasaiz jantziko dute gaur Bilboko Kafe Antzokia. Bestalde, Lurrak kantu berriak aurkeztuko ditu Gasteizko Parral tabernan.

LARUNBATA

Donapaleun egingo dugu larunbateko aurreneko geldialdia. Han, Kraussk taldeak kantu berriak eramango ditu oholtzara.

Dena den, Bilbon Ivan Ferreirok emango duena da segur aski larunbateko emanaldi nabarmenena. Bizkaiko hiriburuan bertan, Miss Caffeina eta Smoke Idols ere egongo dira, eta Gernikan, Kashbad taldea

Gainerako kontzertu garrantzitsuenak Gipuzkoan iragarri dituzte: Ni¿oyote eta Chico Tornado, Andoainen; Elbereth, Jare, Hira eta D-Pintxos, Donostian; eta Grises, John Berkhout, Giranice, MobyDick eta Skasti, Orioko Karela Kiroldegian.

IGANDEA

Morau eta Be¿o, eta Anari, Andoainen arituko dira, igandean.