Albisteak

Nobedadeak

Shakirak Maná taldearen disko berrian parte hartuko du

L.Z. | eitb.eus

"Mi verdad" abestiarekin aurkeztuko dute mexikarrek esku artean daukaten proiektua, eta Shakira abeslariak kolaboratu du kanta horretan.

Maná talde mexikarrak disko berria argitaratuko du 2015eko martxoan, eta urtarrilean iritsiko da lehendabiziko aurrerapen-kantua. "Mi verdad" abestiarekin aurkeztuko dute, hain zuzen, esku artean daukaten proiektua, eta Shakira abeslariak kolaboratu du kanta horretan.

Bestalde, Jaume de Laiguanak zuzendutako bideoklipa Bartzelonan grabatu dute, eta Manaren Facebook orrian grabazioko irudiak jasotzen dituen bideoa eskegi dute.

Shakirak, bere aldetik, disko berria kaleratzeko asmoa du, eta litekeena da Fernando Oliverrek, Mana taldeko abeslariak, egindako mesedea itzultzea kantari kolonbiarrari. Izan ere, informazio horixe zabaldu dute zenbait musika-atarik, hots, Oliverrek Shakiraren lan berrian parte hartuko duela.

Aurreikusitakoaren arabera, 2015eko udatik aurrera iritsiko da Shakiraren estudioko bederatzigarren diskoa.