Albisteak

Zerrenda

Zer da 2014an Youtuben gehien ikusi dena?

L.Z. | eitb.eus

Katy Perryk hasten du musika-bideoen zerrenda, eta erabiltzaileek igotako bideoen artean txakur-armiarmak lortu du aurreneko postua.

Zertan dira kideko Katy Perry eta nazka ematen duen txakur-armiarma bat? Erantzuna sinplea da. Biak Youtubeko 2014ko bideo ikusienak dira, bakoitza bere sailean.

Perryren "Dark Horse" abestiak marka guztiak hautsi ditu, mundu mailan. Izan ere, 715 milioi bisita lortuta, lehenengo postuan kokatzea lortu du.

Lehiakide nagusi Enrique Iglesias izan du. Hain zuzen, aipatu abeslariaren "Bailando" kantuaren gaztelaniazko bertsioak 587 milioi bisita jaso ditu, eta Rihannak eta Shakirak osatutako duoak 442 milioi ikustaldi.

Musika-bideo ikusienak

Bideoklip ikusienen artean Jason Deruloren eta Snoop Doggen "Wiggle" azaltzen da, eta Iggy Azalearen "Fancy"k eta Siaren "Chandelier"rek jarraitzen diote.

Bestalde, abuztutik hona, Taylor Swiften "Shake it off" bideoak 329 milioi bisita erdietsi ditu, eta Meghan Trainorren "All about that bass" abestiaren aurretik sailkatu da.

Nicki Minajeren "Anaconda"k itxi du zerrenda.

Bideoklipek ez ezik, beste kategoria batzuetan sailkatutako bideoek ere izan dute arrakasta 2014an. Horren adibide ditugu Nikeren Munduko Koparen iragarkia eta 'La Voz' saioaren bertsio italiarrean parte hartu zuen mojaren bideoa.