Albisteak

Nobedadeak

Ariana Grande eta Jack Ü, Gazteako abesti berrien artean

L.Z. | eitb.eus

Bi abesti baino ez ditugu estreinatu aste honetan. Dena den, dantzatzeko gogorik ez zaie faltako gure entzuleei.

Nobedade gutxi dakartza aste honetan Gazteako zerrendak. Hain zuzen, nazioarteko bi artistaren kantuak baino ez ditugu estreinatuko oraingoan: Ariana Grandek The Weekndekin grabatutako "Love Me Harder" eta Jack Üren eta Kieszaren arteko kolaboraziotik jaiotako "Take Ü There" abestia.

Halere, dance musikarentzat ere gordeko dugu tarte bat, eta hiru kanta hauekin egingo dute dantza gure entzuleek:

- Blonderen "I Love You"

- Wyclef Jeanen eta Aviciiren "Divine Sorrow"

- Madeonen eta Kyanen "You?re One"

Entzun Gaztea!