Albisteak

Estreinaldia

Coldplayren "Miracles" kantua, Angelina Jolieren 'Unbroken' filmerako

L.Z. | eitb.eus

Talde britainiarrak argitaratu du jada Angelina Joliek zuzendutako pelikula berrirako egin duen kanta.

Coldplayk "Miracles" estreinatu du. Kantu hori Angelina Joliek zuzendu duen Unbroken film berriaren soinu-bandaren parte izango da.

Louis "Louie" Zamperini heroi olinpikoaren istorioa kontatzen du pelikulak. Louiek 47 egun eman zituen baltsa batean, Bigarren Mundu Gerran hegazkin-istripua izan ostean. Handik gutxira, harrapatu eta Japoniako kontzentrazio-esparru batera eraman zuten.

Pelikularen soinu-banda abenduaren 15ean estreinatuko dute, eta filma Gabonetan iritsiko da zinema-aretoetara.

Bestalde, Chris Martinek, Coldplayko kantariak, duela gutxi BBC Radio 1 irrati-katean esan zuenez, taldea disko berria grabatzen ari da. Aurreikusitakoaren arabera, 2015ean argitaratuko dute A Head Full of Dreams behin-behineko izenburua duen lana.

Estudioko zazpigarren diskoa izango da, eta baliteke denbora luze batez taldearen ibilbideko azkena ere izatea.