Albisteak

Kontzertuak

AC/DC Bartzelonan eta Madrilen arituko da 2015eko maiatzean

L.Z. | eitb.eus

Rock Or Bust diskoko kantu berriak aurkeztuko dituzte australiarrek maiatzaren 29an eta 31n, Bartzelonan eta Madrilen, hurrenez hurren.

AC/DC taldeak Europatik egingo duen kontzertu-biraren lehendabiziko datak ezagutarazi ditu gaur. Denbora gutxira, Livenationek iragarri du australiarrak Espainiako Estatuan ere izango direla: Bartzelonan eta Madrilen, hain zuzen.

Euskal Herrian ez dute hitzordurik aurreikusi. Beraz, zuzeneko gertukoenak aipatutako bi horiek izango dira.

Montjuiceko estadio olinpikoan emango dute Estatuko aurreneko kontzertua maiatzaren 29an, eta bi egun geroago Madrilgo Vicente Calderon futbol-zelaia bisitatuko dute.

Azkenaldian taldean bajak izan dituzten arren, badirudi AC/DC prest dela agertoki gainera atera eta Rock Or Bust diskoa aurkezteko.