Albisteak

Moldaketa

Berri Txarraken 'Iraila', Kataluniako ikasle talde batek abestuta

L.Z. | eitb.eus

Aipatu kantuaren katalanezko bertsioa egin dute Bartzelonako rock eskola bateko ikasleek.

Bartzelonako San Pedro Col.legi rock eskolako ikasleek Berri Txarrak taldearen "Iraila" kantuaren moldaketa egin dute katalanez.

Pop eta rock musika belaunaldi berrietara hurbiltzea bilatzen du aipatutako rock eskolak. Horretarako, musika taldeen laguntza jasotzen dute, eta duela gutxi Gorka Urbizu eta taldekideak izan ziren bertan, proiektu horrekin kolaboratzeko.

Orain, egindako mesedea itzuli diote ikasleek talde nafarrari. Izan ere, "Iraila" abestiaren katalanezko bertsioa egitera ausartu dira. Jarraian duzue jasotako emaitza:

114169496">