Albisteak

Aste honetan

Gatiburen 'Euritan Dantzan', Top Gazteako lehen postuan

eitb.com

Zerrandaren gailurrean da aste honetan talde gernikarraren abesti hau. Bestalde, Berri Txarraken 'Lemak, aingurak' bigarren postura jaitsi da.  Meghan Trainorren 'All about that bass', hirugarren.

5:11

Aste honetan talde berri bat dugu Top Gazteako zerrenda irekitzen. Gatiburen 'Euritan dantzan' abestia lehen postura iritsi da, eta zerrendaren buruan dago talde gernikarraren abestia. Hiru astez jarraian gure zerrendaren gailurrean egon den Berri Txarraken 'Lemak, aingurak', aldiz, bigarren postura jaitsi da. Meghan Trainor abeslariaren 'All about That Bass' kantak postu bat galdu du, eta hirugarren tokian dago orain.

Avicciren 'The Days' lanak ere postu bat galdu du aste honetan eta laugarren postura jaitsi da. Maroon 5 taldekoek, ordea, bosgarren postuari eutsi diote  'Animals' abestiarekin.

Top Gazteako zerrendan ae honetan igoera nabarmena izan duten bi talde daude seigarren eta zazpigarren postuetan. Vendetta taldearen 'Leña al fuego' abestiak hamabigarren postutik seigarreneiranoko gorakada izan du, eta Calvin Harris feat. John Newman artisten 'Blame' abestia, zazpigarrenean kokatu da, hiru postu igota. Taylor Swift artistaren 'Shake It Off' kantuak, zortzigarren tokiari eutsi dio.

Hesian taldearen 'Ez etsi' lanak hiru postuko jaitsiera izan du, eta talde nafarra bederatzigarren postuan kokatu da aste honetan. Bestalde, postu bat gora egin ostean, One Directionen 'Steal my Girl'abestia satu da gure ohorezko lehen hamar sailkatuen artean.

 

Hauek daude ondorengo postuetan:

11. David Guetta feat Sam Martin: 'Dangerous'

12. Tove Lo: 'Habits (Stay High)'

13. Ariana Grande feat. Zedd: 'Break Free'

14. Altxatu: 'Hitza'

15. Sheppard: 'Geronimo'

16. Sam Smith: 'I'm Not The Only One'

17. Lily Wood & The Prick & Robin Schulz: 'Prayer in C (Robin Schulz remix)'

18. Jessie J, Ariana Grande eta Nicki Minaj: 'Bang Bang'

19. Ed Sheran: 'Thinking Out Loud'

20. The Script: 'Superheroes'


Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

- Hozier: 'Take Me To The Chuch'

- Mark Ronson ft. Bruno Mars: 'Uptown Funk'