Albisteak

2014ko kantu onenak

Urteko abesti onenak, Gazteako esatarien iritziz

L.Z. | eitb.eus

2014an entzun dituzten abesti onenekin zerrenda osatu dute Gaztea Irratiko aurkezleek.

Abenduaren bigarren erdialdetik aurrera ohikoa izaten da urteko abesti, argazki zein bideo onenen errepasoa egitea, eta Gaztean ere ohitura horri eutsi nahi diogu.

Horregatik, Gaztea irratiko esatariek zerrenda osatu dute, euren kantu gustukoenekin. Busti egin dira, beraz, goizetik hasi eta gauerdira arte mikrofonoaren bestaldean egoten diren ahots ezagunak.

'Dida'

Goiztiarrenak direnez gero, haiekin hasiko dugu gure rankinga. Hau da 'Dida' saioko aurkezleek egindako apustua:

Joseina Etxeberria, adibidez, ez da abesti bakar batekin geratzeko gai izan, eta bi kantu aukeratu ditu: The War On Drugsen "An ocean between the waves" eta Aloe Blacc eta Aviciiren "Wake me up".

Edurne Garmendiak, berriz, euskal musikari egin dio keinua, eta Gatiburen "Euritan dantzan" hautatu du. Halere, Enrique Iglesiasen "Bailando" ere sartuko luke Garmendiak urteko abesti ederrenen artean.

Ainhoa Vitoriak Lilly Wood & The Prick and Robin Schulzen "Prayer In C" aukeratu du.

'Ze martxa!'

Clean Bandit eta Jess Glynneren "Rather Be" da Ibon Fernandezen ustez urteko kantua.

Ibon Fernandez, Pop Track, Gaztea, 2013-2014. Argazkia: EiTB

'B aldea'

Saio horretako gidariek ere egin dute aukeraketa. Ainhoa Urretabizkaiak Lorderen "Team" hautatu du; Xabier Doncelek, berriz, Kendrick Lamarren "i".

B Aldea 2013-2014: Ainhoa Urretabizkaia eta Xabier Doncel-5. Argazkia: EiTB

'Akabo Bakea!'

Julen eta Amaia ere ausartu dira abesti gogoenen alde egiten, eta badirudi 'Akabo Bakea!' saioko bermeotarra Ibon Fernandezekin ados jarri dela. Izan ere, Clean Banditen "Rather Be" lana aukeratu du Artetxek.

Julenek, berriz, Meghan Trainorren "All About That Bass" abesti arrakastatsua izan du gogokoen 2014an.

Julen Telleria eta Amaia Artetxe, Akabo!, 2013-2014. Argazkia: EiTB

'Top Gaztea'

Inork baino hobeto dakite Joseba Sacristanek eta Oihan Vegak urteko kanta entzunenak zein izan diren. Baina 'Top Gaztea'ko zein abesti dute gogokoen?

Oihan Vegak Aviciiren "Hey Brother" aukeratu du eta Joseba Sacristanek Echosmithen "Cool Kids".

Joseba Sacristan eta Oihan Vega, Top Gaztea. Argazkia: EiTB

Bukatzeko, irrati-formulan gogor eta langile aritzen diren Janire Caserok eta Oizeder Mayok ere kantu bana aukeratu dute. Janire Caserok John Legenden "All of me" hautatu du eta Oizeder Mayok Maroon 5en "Animals".

janire casero, gaztea