Albisteak

Kontzertua

Gatibuk Donostia eta Bermeo bustiko ditu urte hasieran

L.Z. | eitb.eus

Bermeon urtarrilaren 17an arituko dira gernikarrak, eta Donostian otsailaren 6an taularatuko dituzte Euritan Dantzan diskoko kantuak.

Plateruenan aurkeztu zuen Gatibuk lehenengoz Euritan Dantzan disko berria, eta Durangoko Kafe Antzokiko kontzertuaren arrakastaz jabetuta, bigarren zuzeneko bat iragarri zuen: Basaurin, hain zuzen.

Abenduaren 19an eskainiko duen bigarren emanaldi horretarako sarrerak ere jarraian agortu ziren, eta oraindik ase geratu ez direnentzat hitzordu berriak aurreikusi dituzte bizkaitarrek.

Dirudienez, ohiturari eutsiz, urte hasiera taula gainean eman nahi dute. Horregatik, urtarrilaren 17an Bermeoko Kafe Antzokia bisitatuko dute, eta otsailaren 6an, berriz, Gipuzkoako hiriburuko Intxaurrondo Kultur Etxea bustiko dute (sarrerak 12 euroan daude salgai).