Albisteak

Musika agenda

Kontzertu zaparrada, udazkena agurtzeko

L.Z. | eitb.eus

Besteak beste, Ruper Ordorika, Lurra eta Jon Gurrutxaga arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

Gaur zein bihar euriak ziurrenik atseden emango digun arren, musikak ez du tregoarik izango.

LARUNBATA

Ruper Ordorikaren abesti berriek Bilboko Kafe Antzokia jantziko dute larunbat gauean.

Bestalde, Gasteizen El Reno Renardo eta The Groovie Peppers igoko dira oholtza gainera, eta Donostian Zartako-K eta Sardeska.

Gainera, Lurrak bigarren diskoko kantuak eramango ditu Irunera, eta mutrikuarrek Rock Gaua iragarri dute larunbaterako.

IGANDEA

Agendako azken aipamena Jon Gurrutxagarentzat izango da. Izan ere, igandean Elgoibar bisitatuko du Gurrutxagak.