Itxi

Musika

Abenduaren 27an, Atarrabian

Astebete barru helduko da Hatortxu Rock jaialdia Atarrabiara

L.Z. | eitb.eus

Abenduaren 27an, besteak beste, Vendetta, Estricalla, Izerdi Gorria, Arkada Social eta Narco arituko dira han.

  • Hesian taldea

    Hesian taldea

Astebete eskas falta da Hatortxu Rock jaialdiak ateak irekitzeko, eta dagoeneko iragarri dute edizio honetan Atarrabian izango diren taldeen izenak.

Kashbad, Esne Beltza eta Vendetta igoko dira agertoki gainera, abenduaren 27an, baina talde gehiago ere izango dira han: Kop, Talco, Narco, Hesian eta Aspencat, besteak beste.

Hamazazpigarren edizioa indartsu dator, beraz. Aurreikuspenen arabera, 16:00etarako irekiko dituzte ateak, eta jarraian emango diete hasiera oholtza gainekoei.

Aipatutako taldeez gain, Estricalla, Izerdi Gorria eta Arkada Social ere arituko dira Hatortxu Rocken.

Sarrerak

Sarrerak ohiko lekuetan egongo dira eskuragarri, 15 euroan. Txarteldegian, berriz, 20 euroko prezioa izango dute.

Informazio gehiago, jaialdiaren webgune ofizialean.