Albisteak

Bihar, Landakon

40 Minutu Rock jaialdiak euskal musikaz jantziko du Durango

L.Z. | eitb.eus

Anestesia, Betagarri, Enkore, Def Con Dos, Governors, Hesian, Iheskide, Kaotiko, Los Chicos del Maiz, Oliba Gorriak, Zea Mays eta Izerdi Gorria egongo dira Durangon.

Kalera Rock jaialdiaren ordez, 40 Minutu Rock kontzertu-saioa hartuko du bihar Durangok.

Handik euskal talde ezagunak igaroko dira, eta Espainiako Estatuko zenbait musikari ere arituko dira. Kontzertu guztiak Landako Gunean izango dira.

Anestesia, Betagarri, Def Con Dos, Governors, Hesian, Iheskide, Kaotiko, Enkore, Los Chicos del Maiz, Oliba Gorriak, Izerdi Gorria eta Zea Mays dira lehenengo edizioko kartela osatu duten taldeak.

Zuzenekoak goizetik hasi eta goizaldera arte luzatuko dira. Hain zuzen, 10:30ean irekiko dituzte ateak, eta berehala emango diete hasiera emanaldiei.

Sarrerak 15 euroan daude salgai jaialdiaren webgune ofizialean. Txarteldegian 18 euroko prezioa izango dute.