Albisteak

Nobedadeak

Anai Arrebak taldearen disko berria udaberrian helduko da

L.Z. | eitb.eus

Pasaiako bikoteak azaroan aurkeztu zuen "Zorte ona opa dizut" aurrerapen-kantua.

Hainbat euskal talde lanean dabiltza dagoeneko disko berriak prestatzen. Dena den, argitalpenei dagokienean, urtea makal samar hasiko dugu. Izan ere, batez ere, urtearen bigarren erdialdean iritsiko dira lan gehienak.

Goiztiarrenen artean, Anai Arrebak nabarmenduko dugu. Pasaiako boskoteak aspaldi aurkeztu zituen "Zorte ona opa dizut" kantua eta izenburu bera daukan bideoklipa. Dena den, udaberrira arte ez dute proiektu berria argitaratuko.

Hain zuzen, aurreikusitakoaren arabera, martxoan helduko da diskoa, non aipatu abestiaren bi bertsio jasoko dituzten. Horietako bat Iñaki Bengoak (Bad F-Line, Gose…) egindakoa, eta bestea Deskode DJ bikoteak sortutakoa.

Gipuzkoarren lan berria Bonberea Ekintzaken eskutik iritsiko da.

ik iritsiko da.