Albisteak

Kontzertuak

'Gosariak' proiektua Euskal Herriko bazter guztietara iritsiko da

L.Z. | eitb.eus

Bilbon hasi eta Eskoriatza, Donostia, Hendaia, Gastez, Igorre eta Leioa bisitatu ostean, Iruñean bukatuko du bira Gose taldeak.

3:23

Literatura, musika, eskultura eta pintura uztartzen dituen Gose taldearen azken proiektua Euskal Herriko hainbat agertokitan aurkeztuko dute.

Urtarriletik hasi eta martxora arte kontzertu ugari aurreikusi dituzte Joseba Sarrionandiaren, Juan Luis Goikolearen eta Iñigo Arregiren parte-hartzearekin grabatutako diskoa aurkezteko.

Bilboko Guggenheim Museoan dute aurreneko hitzordua, urtarrilaren 22an. Urtarrilaren 31n, berriz, Eskoriatzan arituko dira, eta otsailean Donostia, Hendaia, Gasteiz, Igorre eta Leioa bisitatuko dituzte.

Martxorako zuzeneko bakarra iragarri dute: hilaren 13an, Iruñean.

Aspaldi jakinarazi zutenez, emanaldiek iraungitze-data izango dute; izan ere, oholtza gainekoak bukatuta, Gosariak abenturari agur esango diote Ines Osinagak eta taldekideek.

Kontzertuak

Urtarrilak 22, Bilbo (Guggenheim)

Urtarrilak 31, Eskoriatza (Zaldibar Antzokia)

Otsailak 13, Donostia (Intxaurrondo Kultur Etxea)

Otsailak 14, Hendaia (Antoine d’Abbadie Aretoa)

Otsailak 20, Gasteiz (Kubik)

Otsailak 27, Igorre (Kultur Aretoa)

Otsailak 28, Leioa (Kultur Maratila)

Martxoak 13, Iruñea (Zentral)

ruñea (Zentral)