Albisteak

Nobedadeak

Macacok martxoaren 24an argitaratuko du lan berria

L.Z. | eitb.eus

Azken diskoa kaleratu zuenetik hiru urte igaro direnean, "Hijos de un mismo dios" aurrerapen-kantuarekin aurkeztuko du lan berria abeslari kataluniarrak.

Macacok aurki kaleratuko duen disko berriari buruzko xehetasunak iragarri dituzte.

2012an argitaratutako El murmullo del fuego proiektuaren ondorengoari Historias tattooadas izenburua jarri dio musikari kataluniarrak, eta, aurreikusitakoaren arabera, martxoaren 24an kaleratuko du.

"Hijos de un mismo dios" aurrerapen-kantuarekin estreinatuko du esku artean daukan lana. Abesti hori bihartik aurrera egongo da entzungai irratietan, eta hilaren 12an jarriko dute salgai formatu digitalean.