Albisteak

Nobedadeak

Meghan Trainor, Marilyn Manson eta Tulsa disko berriekin datoz

L.Z. | eitb.eus

Fall Out Boy, Supersubmarina, Toundra, Ne-Yo eta Hidrogenesse taldeek ere lan berriak argitaratuko dituzte urtarrilean.

Gaur bertan ikusiko du argia Meghan Trainorren iraupen luzeko lehenengo lanak: Title. Besteak beste, "All about that bass" abesti ezaguna jasoko du.

Aste honetako nobedade bakarra izango da, baina urtarrila bukatu bitartean beste hainbat talde eta artistak ere diskoak aurkeztuko dituzte: Fall Out Boy rock taldeak, kasu. Estudioko seigarren proiektuari American beauty / American psycco izenburua jarri diote.

Egun berean, alegia, urtarrilaren 19an, Belle and Sebastianen berriena helduko da, eta Marylin Mansonen The pale emperor lana.

Urtarrilaren 26rako ere hainbat estreinaldi espero dira. Ikusmina piztu du, adibidez, Supersubmarinak Bartzelonako Razzmatazz aretoan grabatutako zuzeneko diskoak. Halaber, Hidrogenesse taldearen jarraitzaileak zorioneko daude, bi aste barru kalean izango baita Roma.

Egun horretarako beste zenbait nobedade ere iragarri dituzte: besteak beste, Toundraren IV, Ne-Yoren Non-fiction eta Tulsaren La calma chica.