Albisteak

Otsailaren 1ean, Arizonan

Lenny Kravitz Super Bowl finalaren atsedenaldian arituko da

L.Z. | eitb.eus

Katy Perry abeslariak gonbidatuta igoko da agertokira Lenny Kravitz. Guztira, 100 milioi lagunek jarraituko dute finala mundu osoan.

Super Bowl AEBko futbolaren finaleko unerik garrantzitsuenetakoa izan ohi da atsedenaldiko kontzertuen tartea. Besteak beste, Madonna, Bruno Mars eta U2 aritu izan dira azken urteetan, eta oraingoan Katy Perryri eta Lenny Kravitzeri egokitu zaie oholtza zapaldu eta milioika lagunen nahiak asetzea.

Musika estilo ezberdinak lantzen dituzten arren, Kravitzen jarraitzaile sutsua da Perry, eta hala adierazi du egindako azken adierazpenetan. Horregatik, gonbidatu gisa eramatea erabaki du.

Une honetan nazioarteko kontzertu-bira egiten ari da abeslari newyorktarra.

Finala

Otsailaren 1ean jokatuko da final handia, eta, aurreikusitakoaren arabera, 110 milioi pertsonak jarraituko dute.

Oraindik argitzeke dago, ordea, agertoki gainean ezusteko gehiago izango den ala ez.