Albisteak

Emanaldiak

Amaia Monteroren birak Donostia eta Gasteiz zapalduko ditu

L.Z. | eitb.eus

Otsailaren 26an eta ekainaren 13an izango da Donostian eta Gasteizen, hurrenez hurren. Dagoeneko salgai daude Gipuzkoako hiriburuko kontzerturako sarrerak.

Amaia Monterok otsailaren 21ean emango dio hasiera "Si Dios Quiere Yo Tambien" kontzertu-birari Madrilen, eta bost egun geroago Euskal Herrian izango da. Hain zuzen, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia zapalduko du abeslari irundarrak, disko berria aurkezteko.

 

Esan bezala, otsailaren 26an izango da Gipuzkoako hiriburuko zuzenekoa, 20:00etatik aurrera, eta sarrerak salgai daude jada.

Bartzelona izango da Amaia Monteroren hurrengo geldialdia, eta handik Orihuelara (Alacant) abiatuko da. Apirilean Cornella de Llobregaten (Bartzelona) ere aurkeztuko ditu kanturik berrienak, eta ekainaren 13an Gasteizen du hitzordua.

n du hitzordua.