Albisteak

Kontzertua

Calle 13 Bilbon arituko da ekainean

L.Z. | eitb.eus

Kontzertua Bilboko Santana 27 aretoan izango da ekainaren 16an. Sarrerak eskuragarri daude jada.

Grammy Latindarretan bi sari eskuratu ostean, Espainiako Estatutik bira egingo dutela iragarri dute Calle 13 taldekoek.

MultiViral lana Grammy sarien 57. edizioko izendatuen artean ere badago, rock alternatibo latindarra lantzen duten beste hainbat talderen diskoekin batera. Sari horiek otsailaren 8an banatuko dituzte Los Angeleseko Staples Centerren.

Kontzertuak

Esan bezala, Euskal Herrian izango da udaberrian Calle 13. Hain zuzen, Bilboko Santana 27 aretoan joko dute, ekainaren 16an. Sarrerak codetickets.com webgunean eskuratu daitezke.

Bestalde, Bartzelonan, Sevillan, Madrilen eta Pirineos Sur jaialdian arituko dira ekaina eta uztaila bitartean.

aila bitartean.