Albisteak

Agurra

The Black Crowes taldea banatu egin da

N.V. / L.Z. | eitb.eus

Rich Robinsonek eman du erabakiaren berri, eta oraingo honetan banaketa behin-betikoa dela hitzeman du.

Rich Robinson gitarra-jotzaileak iragarri duenez, 24 urteko ibilbidearen ostean, banatzeko erabakia hartu du The Black Crowes taldeak.

"Tristura handiz, eta, era berean, The Black Crowes taldeko partaide izatearekin harro, esan beharra daukat taldea banatu egin dela", adierazi du Billboard aldizkariak jasotako agiri batean.

"Nire anaia -Chris Robinson- maite dut, eta begirunea diot haren talentuari. Dena den, ezin dut onartu hark eskatzen didana; hots, taldetik dagokidan parteari uko egitea. Gainera, Steve Gornan bateria-jotzailea saoldatako hutsa izatea nahi du, eta bi kontu horiek onartezinak dira", erantsi du.

Birritan banatu da taldea: 2002an eta 2010ean, baina gerora itzultzeko erabakia hartu dute bi aldietan. Oraingoan, ordea, egoerak ez du itxura onik.