Albisteak

Aste honetan

David Guetta Top Gazteako gailurrera heldu da 'Dangerous' lanarekin

eitb.com

Maroon 5 taldearen 'Animals' kantak postu bat galdu du, eta bigarren lekuan kokatu da. Vendettaren 'Leña al fuego' hirugarren tokian dago.

Aste honetan, David Guetta eta Sam Martin artisten 'Dangerous' lanak lortu du Top Gazteako zerrendaren burua. Maroon 5 taldekoen 'Animals' kantak postu bat galdu du, eta bigarren lekuan kokatu da. Vendetta taldearen 'Leña al fuego' kantak, ordea, bi postu irabazi ditu, eta hirugarrenean dago. Ed Sheran artistaren 'Thinking Out Loud' igoera handia izan du aste honetan, eta gure zerrendako laugarren tokian dago.

Bosgarren tokia, Gatibu taldearen 'Euritan dantzan' kantarentzat da. Tove Loren 'Habits (Stay High)' abestiak, bestalde, postu bat irabazi du eta seigarren dago.

Berri Txarraken 'Lemak, aingurak' kantak bat galdu du, eta zazpigarren postuan dago aste honetan. Aviciiren 'The Days' kantak ere, jeitsiera handia izan du, eta zortzigarrenean kokatu da; eta Sam Smith artistaren 'I'm Not The Only One' abestia bederatzigarrenean.

Aste honetako gure zerrendako lehen hamar ohorezko postuetan aurkitzen da Altxaturen 'Hitza' kanta, bi postuko igoeraren ondoren.

Hauek daude ondorengo postuetan:

11. Marc Ronson ft. Bruno Marks: 'Uptown Funk'

12. Echosmith: 'Cool kids'

13. Hozier: 'Take Me To The Church'

14. One Direction: 'Steal my Girl'

15. Imagine Dragons: 'I Bet My Life'

16. Skakeitan: 'Iraganeko'

17. Meghan Trainor: 'All about That Bass'

18. Calvin Harris eta John Newman: 'Blame'

19. Zea Mays: 'Ilunetan'

20. Sheppard: 'Geronimo'


Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

- Calvin Harris Ft. Ellie Goulding: 'Outside'

- Taylor Swift: 'Blank Space'