Albisteak

Bira

Bide Ertzeanek hainbat kontzertu emango ditu '77' diskoa aurkezteko

L.Z. | eitb.eus

Donostian, Bilbon, Ugao-Miraballesen, Gasteizen, Gernikan eta Tolosan arituko dira hurrengo asteetan.

Bide Ertzean taldeak, otsailetik apirilera arte, sei zuzeneko emango ditu 77 diskoa aurkezteko.

Donostiako Le Bukowski aretoan du aurreneko hitzordua, otsailaren 6an, eta 18an, berriz, Bilboko Ribera aretoa bisitatuko du, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan.

Ugao-Miraballesen ere arituko dira gipuzkoarrak; otsailaren 22an, hain zuzen, eta bi egun geroago Gasteizko Parral tabernan entzungo dira Bide Ertzeanen abesti berrienak.

Azken bi emanaldiak martxorako iragarri dituzte: aurrenekoa, hilaren 8an izango da Gernikako Lekuek jaialdiaren kariaz; bigarrena, ostera, 27an, Tolosako Topic aretoan.

Topic aretoan.