Albisteak

Iragarpenak

The Black Keys, Interpol eta Patti Smith, Primavera Sound jaialdian

L.Z. | eitb.eus

Bartzelonan maiatzaren 28tik 30era egingo duten jaialdian, Eels, Anthony & The Johnsons, Belle & Sebastian, Tony Allen eta Albert Hammond ere arituko dira.

Berrikuntzaz beteta helduko da aurten Primavera Sound jaialdia Bartzelonara. Hiru egunez, talde entzutetsuak igaroko dira handik.

Egitarauarekin batera, Android eta iOS sistema eragileetarako aplikazio berri bat aurkeztu dute bart antolatzaileek. Hain zuzen, horri begira diseinatutako bideo-joko batean oinarritzen da aplikazio jakin hori.

Jaialdia maiatzaren 28tik 30era egingo dute Par Forumen, eta The Black keys, Patti Smith eta Interpol izango dira aurtengo edizioko kartelburuak.

Gainera, Eels, Anthony & The Johnsons, Belle & Sebastian, Tony Allen, Albert Hammond, Richie Hawtin eta The Replacements taldeen zuzenekoak batu dira azken orduetan Primavera Sound jaialdiaren egitaraura.

Halaber, litekeena da aurki Julie Ruinen zuzenekoa iragartzea. Iaz, Ruinek bertan behera utzi zuen Bartzelonan ematekoa zen kontzertua.

Orain arte aipatutako horiez gain, Caribou, DJ Coco, The New Pornographers, Damien Rice, Cinerama, Death From Above 1979, The Ghost of a Saber Tooth Tiger eta OMD arituko dira.