Albisteak

Kontzertu-bira

Gatiburen hurrengo kontzertuak: Ondarroa, Donostia eta Madril

L.Z. | eitb.eus

Hainbat zuzeneko iragarri ditu talde gernikarrak otsaila eta apirila bitartean.

Gatibu ez da agertokitik jaitsi, Euritan Dantzan diskoa kaleratu zuenetik. Kontzertu guztiz arrakastatsuak izan dira orain artekoak, eta, horretaz jabetuta, hitzordu gehiago iragarri dituzte gernikarrek.

Jakina zen otsailaren 6an Donostian egongo direla, baina sarrera guztiak agortu ostean, otsailaren 7rako beste zuzeneko bat deitu dute leku berean; hots, Intxaurrondo Kultur Etxean.

Hilaren 13an, berriz, Ondarroakoa Beikozinin arituko dira, eta hilabete geroago, martxoaren 13an, Madrilera egingo dute bidaia Alex Sarduik eta taldekideek. Handik itzulita ez dute atsedenik hartzeko betarik izango, egun bat geroago Gasteizen egongo baitira.

Bukatzeko, apirilaren 10ean Bilboko Santana 27 aretoa bisitatuko dute.

Horiexek dira orain arte iragarritako emanaldiak.

ako emanaldiak.