Albisteak

Bira

El Columpio Asesino Bilbon eta Donostian arituko da apirilean

L.Z. | eitb.eus

Mexiko aldean ere izango dira nafarrak estudioko azken diskoa aurkezten.

El Columpio Asesino taldeak Ballenas muertas en San Sebastian diskoa argitaratu zuen 2014an, eta orain biran buru-belarri dabiltza nafarrak.

Asteburu honetan, adibidez, Bartzelonako Razzmatazz dantzalekuan arituko dira, eta hilaren 30ean, Badajozen.

Martxoan, berriz, Miranda de Ebro, Hospitalet de Llobregat, Pontevedra eta Santiago (Galizia) bisitatuko dituzte, eta, tartean, Mexiko Hirian ere egongo dira.

Euskal Herria apirilean zapalduko dute. Donostiako Gazteszenan egingo dute aurreneko geldialdia, apirilaren 1ean, eta Tarragona, Gandia, Zaragoza, Toledo, Granada eta Cadizko agertokietatik igaro ondoren, Bilbora helduko dira apirilaren 30ean.

Bukatzeko, maiatzean, Alacant eta Terrassan dituzte hitzorduak.