Albisteak

Nobedadeak

The Vaccines, OMI eta Mike Mago, Gazteako kantu berriak

L.Z. | eitb.eus

Hardwell feat. Jason Derulo, Sigma feat. Labrinth, DJ Antoine, ZNE1, Karen Harding eta Kygo feat. Conrad dira dance estreinaldi nagusiak.

The Vaccinesen "Handsome" kantua, OMIren "Cheerleader" eta Mike Magok Dragonetterekin grabatutako "Outlines" abestia dira aste honetako nobedadeak Gaztean.

Hiru abesti hauek sartu ditugu zerrendan, eta, ohi bezala, dance musikari ere utzi diogu lekua. Hardwell feat. Jason Derulo, Sigma feat. Labrinth, DJ Antoine, ZNE1, Karen Harding eta Kygo feat. Conrad dira dance estreinaldi nagusiak.

Aipatu abesti guztiak Gaztean entzungo dituzue gaurtik aurrera.

Piztu irratia, eta aukeratu Gaztea!