Albisteak

Urtarrilaren 30ean eta 31n

Gipuzkoako hiriburua, Lurrazpiko Festa jaialdiaren zain

L.Z. | eitb.eus

Gaur eta bihar hainbat kontzertu egongo dira Donostian, aipatu jaialdian.

Lurrazpiko Festa jaialdia asteburuan iritsiko da Gipuzkoako hiriburura, Ayo Silver! zigiluaren eskutik. Hain zuzen, gaur eta bihar egingo dute festibala.

Gaurko zuzenekoak Dabadaba aretoan izango dira. 21:00etan irekiko dituzte ateak, eta The Balladurians, Beach Beach, Biznaga eta Ayo Silver! disko-jartzaileak arituko dira han, 04:00ak arte.

Bihar, berriz, Dabadabak doako kontzertuak hartuko ditu, 18:00etatik aurrera. Sacramento eta Huias dira, hain justu, bertan arituko direnak.

Gainerako kontzertuak Gazteszenan egingo dituzte. Espanto, Hinds aka Deers, Forever Pavot, Discípulos de Dionisios, Los Chicos eta Joe Crepúsculo taldeen eta Chelis disko-jartzaileen bisita jasoko du Ayo Silver! agertokiak, 21:00ak eta 06:00ak bitartean.

Jagermusic agertokitik, ostera, Eten, Los Hermanos Cubero, Loss Cesareas, Pablo Und Destruktion, El Último Vecino, Pop. 1280 eta El Coloso de Roda igaroko dira.

Sarrerak

Sarrerak 17 euroan eskuratu daitezke Kutxasarrerak.net atarian. Txarteldegian 20 euroko prezioa izango dute.

Kontzertuen zerrenda

  • Joe Crepúsculo
  • El Coloso de Roda
  • Los Chicos
  • Discípulos de Dionisos
  • Deers
  • Huias
  • El Último Vecino
  • Los Hermanos Cubero
  • Forever Pavot
  • Pop. 1280
  • Biznaga
  • Beach Beach
  • Pablo Und Destruktion
  • Espanto
  • Cesáreas
  • The Balladurians
  • Eten
  • Sacramento
  • Chelis