Albisteak

Biraren bigarren zatia

Fito & Fitipaldis Irunen arituko dira ekainaren 13an

L.Z. | eitb.eus

Oraingoz, Euskal Herrian iragarri duten emanaldi bakarra da Ficobakoa. Sarrerak otsailaren 2tik aurrera egongo dira salgai.

  • Argazkia: Tom Hagen

    Argazkia: Tom Hagen

Fito & Fitipaldisek apirilaren 24an emango dio hasiera "Huyendo conmigo de mi" kontzertu-biraren bigarren zatiari Las Palmasen (Kanaria Handikoa). Handik La Palmara abiatuko dira, eta Guadalajara, Ponferrada, Kordoba eta Malaga bisitatu ostean, ekainaren 13an Irunen izango dira bilbotarrak.

Hain zuzen, Ficobak hartuko du aipatu zuzenekoa. Oraingoz, Euskal Herrian iragarri duten emanaldi bakarra izango da Irungoa. Halere, horrekin ez dute bira bukatutzat emango. Izan ere, Alcora, Zamora, Laredo, Elx, Salou eta Sevilla zapalduko dituzte hurrengo hilabeteetan.

Sarrerak

Otsailaren 2an jarriko dituzte salgai kontzertuotarako sarrerak, eta aurki data berriak iragarriko dituzte.

Biraren aurreneko zatian bezala, Los Zigarros izango dute gonbidatu oraingoan ere, baina Irunen No Te va a Gustar taldearen ostean aterako dira oholtza gainera.

Denetara, 13 zuzeneko eskaini zituzten abenduaren 28ra arte, guztiak edukiera handiko aretoetan.