Albisteak

Asteko nobedadeak

Rihanna, Maroon 5 eta Imagine Dragons, Gazteako kantu berriak

L.Z. | eitb.eus

Gainera, Years & Years taldearen "King" abestia daukagu aste honetako nobedadeen artean.

Ostirala iritsi denez, abesti berriak sartu ditugu Gazteako zerrendan. Guztira, lau kantu estreinatu ditugu. Rihannak Kanye Westekin eta Paul McCartneyrekin grabatutako "FourFiveSeconds" da horien artean lehenengoa.

Gainera, Maroon 5 taldearen "Sugar" entzungo duzue aurrerantzean Gaztea piztuz gero, baita Imagine Dragonsen "Shots" ere.

Bukatzeko, Years & Years taldearen "King" abestiak gozotuko ditu gure entzuleen belarriak.

Piztu irratia, eta aukeratu Gaztea!