Albisteak

Aste honetan

Ed Sheranen 'Thinking Out Loud' abestia, Top Gazteako lehen postuan

eitb.com

Tove Lo artistak jaso du bigarren lekua, 'Habits (Stay High)' kantuarekin, eta hirugarrenean da, aldiz, Vendetta talde nafarraren 'Leña al fuego' lana.

Aste honetan, Ed Sheranen artistaren 'Thinking Out Loud' kantak lortu du Top Gazteako zerrendaren burua. Tove Lo artistaren 'Habits (Stay High)' kantak jaso du bigarren lekua, azken asteotako gorako bideari eutsiz. Vendetta talde nafarrak, ostera, lehen postuari agur esan eta hirugarrenean gelditu dira, euren 'Leña al fuego' lanarekin.

Zerrendan aurrera jarraituz, Marc Ronson eta Bruno Mars artisten 'Uptown Funk' abestia dugu laugarren postuan, joan den astean baino postu bat gorago, hain zuzen ere. David Guetta eta San Martis artisten 'Dangerous' lanak bosgarrean lekua eskuratu du asteon, hirugarren lekuari agur esan. Jarraian Sam Smith artista dugu, seigarrenean, 'I'm Not The Only One' abestiak jasotako hiru postuko gorakadaren ondoren.

Zazpigarren postura jauzi eginez, Gatibu taldekoen 'Euritan Dantzan' lanarekin egingo dugu topo, joan den astetik postu bat atzera eginda. Maroon 5 taldearen 'Animals' kantak ere, postu bat galdu eta zortzigarren postuan dago aste honetan. Atzetik Berri Txarraken 'Lemak, aingurak', bederatzigarrenean.

Aste honetako gure zerrendako lehen hamar ohorezko postuetan aurkitzen da Altxaturen 'Hitza' kanta.

Hauek daude ondorengo postuetan:

11. Hozier: 'Take Me To The Church'

12. Echosmith: 'Cool kids'

13. Calvin Harris Ft. Ellie Goulding: 'Outside'

14. Imagine Dragons: 'I Bet My Life'

15. Skakeitan: 'Iraganeko'

16. Ariadna Grande ft The Weeknd: 'Love me harder'

17. One Republic: 'I lived'

18. Taylor Swift: 'Blank space'

19. Avicii: 'The Days'

20. Sheppard: 'Geronimo'


Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

- Ellie Goulding: 'Love Me Like You Do Fifty Shades Of Grey'

- Sia: 'Elastic Heart'