Albisteak

Proiektu berria

Scarlett Johanssonek musika talde berri bat sortu du

L.Z. | eitb.eus

Haim taldeko bateria-jotzaileak, Holly Mirandak, Kendra Morrisek eta Julia Haltiganek osatu dute The Singles taldea.

Orain arte hainbat musika proiektutan hartu du parte Scarlett Johansson aktore eta abeslariak: Tom Waitsekin bertsio disko bat kaleratu zuen, Pete Yornekin kolaboratu zuen eta Bob Dylanen When the deal goes down bideoklipean azaldu zen.

Gaur-gaurkoz, poparen munduan barneratu da, eta neskez osatutako talde bat zuzenduko du. Hain zuzen ere, Holly Miranda, Kendra Morris, Julia Haltigan eta Este Haim musikariek osatu dute, eta The Singles izena hartu du.

"Super-pop dance music doinuak lantzea du helburu taldeak", esan du Johanssonek, eta Grimes, The Bangles eta The Go-Go's izango dituztela erreferente gaineratu du.

"Candy" da argitaratu duten aurreneko kantuaren izenburua, eta electro jam estiloan egindako abestia da, hiru minutukoa. TV on The Radio taldeko David Andrew Sitek arduratu da lan hori ekoizteaz.