Itxi

Musika

Kontzertuen agenda

Pop, rock eta metal doinuz jantzitako asteburua

L.Z. | eitb.eus

Bertsio gauak, 40 Minutu Rock jaialdia, areto eta gaztetxeetako kontzertuak eta diskoen aurkezpenak izango dira nagusi Euskal Herrian datozen egunetan.

  • Grises

    Grises

Berriro ere, euriari eta tenperatura baxuei egin beharko diegu aurre asteburuan. Guk, baina, badugu plana gerria astindu eta gorputza berotzeko.

LARUNBATA

Larunbatean hirugarren kontzertu bat izango du Txarangok Euskal Herrian. Kasu honetan, Emonekin batera aterako dira agertokira, Bilboko StageLive aretoan.

Halaber, Bizkaiko hiriburuan Nancys Rubiasen musikak girotuko du Kafe Antzokia.

Dena den, larunbateko hitzordu garrantzitsuena Durangon izango da. 40 Minutu Rock jaialdia egingo dute bertan hainbat talderen emanaldiekin.

Hauek dira larunbateko gainerako zuzeneko nabarmenenak:

- Grises, Donostiako Dabadaba aretoan

- Mikel Urdangarin, Dulantziko Txema Blasco aretoan

- Flitter, Iruñeko Akelarre Kultur Elkartean

- Gosariak, Leioako Kultur Maratilan.

IGANDEA

Patxuko Nicerekin eta Mikel Urdangarinekin itxiko du asteburuko kontzertuen agenda. Bi horiek kontzertuak dituzte igandean; lehenak, Gasteizen, eta bigarrenak, Irurtzunen.