Itxi

Musika

Jaialdia

Los Coronas, Freedonia eta The Weapons, MAZ Basauri aurkezteko festan

L.Z. | eitb.eus

Martxoaren 27an aurkeztuko dute jaialdia Basauriko Social Antzokian, eta Dimo Velvet arduratuko da festa ixteaz. Sarrerak 8 euroan egongo dira salgai, bihartik aurrera.

  • Los Coronas. Argazkia: Juan Perez-Fajardo

    Los Coronas. Argazkia: Juan Perez-Fajardo

Egun gutxi barru ezagutuko dugu MAZ Basauri 2015 jaialdiaren egitarau osoa. Bitartean, laugarren edizioa aurkezteko festako kartela ezagutu dugu. Aipatu jaia martxoaren 27an izango da Basauriko Social Antzokian.

Egun horretan Los Coronas, Freedonia eta The Weapons igoko dira agertoki gainera.

Madrildarrak dira aurreneko bi taldeak eta bilbotarrak The Weapons taldeko partaideak.

Prezio bereziak

Edizio honetan ere, prezio berezien aldeko apustua egingo dute antolatzaileek. Aurkezpen-festarako sarrerak, adibidez, 8 euroan egongo dira eskuragarri. Bihar bertan jarriko dituzte salgai, 18:00etatik aurrera.

Aurkezpen-jaia

Martxoaren 27an, 21:00etan irekiko ditu ateak Social Antzokiak, eta 21:30ean hasiko dira kontzertuak.

Aurki jakinaraziko dituzte jaialdian arituko diren gainerako taldeen izenak.