Albisteak

Asteko abestiak

Kantu berriak estreinatu ditugu Gazteako zerrendan

L.Z. | eitb.eus

Gainera, Catfish & The Bottlemenen eta Zedd eta Selena Gomezen berriena ere entzungo duzue.

Oraingo honetan ere hainbat kantu berri sartu ditugu Gazteako zerrendan. Skasti taldearen eta Aguxtin Alkhaten eskutik helduko da euskal musikak gurera, baina nazioarteko artistak ere indartsu sartuko dira.

Catfish & The Bottlemenen "Kathleen" abestia, adibidez, irratian entzungo duzue gaurtik aurrera, baita Zedd eta Selena Gomezen berriena ere.

Gainera, You Meat Sixen "Forgive And Forget" eta Showtekek Mc Ambushen "90s By Nature" aurkituko dituzue nobedadeen artean.

Bestalde, dance musikari ere gordeko diogu dagion lekua.

Piztu irratia eta entzun Gaztea!